Geldiezin izaten jarraitu nahi du Zaisa Txingudi errugbi taldeak

Irungo errugbi taldeak ligako partida guztiak irabazi ditu. Bihar bigarrenaren kontra jokatuko dute, Zarautzen aurka.

zaisa.txingudi

Beltzezkoak, Funesen jokatu zuten partidan.

Ligan jokatu dituen partida guztiak irabazi egin ditu Zaisa Txingudi errugbi talde irundarrak, zortzitik zortzi. Hortaz, Euskal Ligako Bigarren Mailako bere multzoko lider sendo dira bidasoarrak: 38 puntu dituzte, eta bigarrenak, Zarautzek, 22. Hain zuzen ere bigarrenaren kontrako partida izango dute irundarrek asteburuan, Zarautzen zelaian. Bihar izango da liga ia erabat erabakita utz dezakeen norgehiagoka, 15:30ean, Lasarte-Oriako Michelinen. Orain arte jokatutako partidetan, aldeko 250 eta kontrako 90 puntu izan ditu Txingudik, hortaz, partidak nagusitasunez ari dira irabazten oro har. Lehen itzulian, Irunen, 36-7 argiarekin garaile atera ziren beltzez jantzitakoak Zarautzen kontra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.