Langabeentzat euskara eskolak astelehenetik ostiralera dira, 09:00etatik 13:15ak arte, Irungo Udal Euskaltegian, martxoaren 23ra arte.
Udal euskaltegia Urdanibia plazako 5. zenbakian dago.
Lannahi egitasmoari esker, Irungo langabeek euskara doan ikasteko aukera dute. Hiriko Udal Euskaltegian ematen dituzte Lannahiren barruko eskolak.
Astelehenetik ostiralera bitarteko eskolak dira egitasmoaren bidez goza daitezkeenak, 09:00etatik 13:15era egunero. Martxoaren 23ra arte luzatuko dira.
Irungo Udal Euskaltegitik esan dute oraindik badaudela plazak bertan izena emateko. Interesa dutenek, honako bideak jarrai ditzakete Lannahiren bidez euskara ikasteko:
- Telefonoz, 943 50 52 73ra deituz.
- Posta elektronikoz, Udal Euskaltegiaren helbidera idatziz.
- Zuzenean euskaltegira bertaratuz: Urdanibia plazako 5. zenbakian dago.