Kasino Zaharrak 29 urte bete ditu. Hileko azken igandean ospatuko dute, Sugarri jatetxean bazkalduz.
Langabeentzat euskara eskolak astelehenetik ostiralera dira, 09:00etatik 13:15ak arte, Irungo Udal Euskaltegian, martxoaren 23ra arte.
Euskaraldia, 11 egun euskaraz aurkeztu dute gaur Hondarribian. Kike Amonarrizek hitzaldia emango du hilaren 25ean Itsas Etxean.
Bozeramaileen batzordean udal gobernu taldeak balizko kokalekuen gaineko analisia helarazi die gainontzeko alderdi politikoei.