Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

San Miguel Anakako aukera "mugaraino borrokatuko" du EH Bilduk

Azken bi hamarkadetan "bueltaka" ibili den gaia izan dela salatu dute, PSEk eta EAJk egindako kudeaketa "tamalgarria eta lotsagarria" izan dela.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2018/01/08

Irungo EH Bilduk aurkeztutako proiektuaren irudia.

Plaiaundiko kirol pisten leku aldaketaren inguruko eztabaidak jarraitzen du. Irungo EH Bilduk, Zubietako aukera baztertzearen erabakiaren harira, zenbait kontu argitu nahi izan ditu gaur. Lehenik eta behin, azken bi hamarkadetan “bueltaka” ibili den gaia dela salatu dute, eta PSE-EEk eta EAJk egindako kudeaketa “tamalgarria eta lotsagarria” izan dela. Leku aldaketari irtenbide bat emateko gai ez direla izan esan dute, eta hortaz, hiriko alderdi politiko, kirol klub eta oro har herritarrei “iruzur” egin dietela, bideragarriak ez diren beste kokapen batzuk mahai gainean jarri dituztelako. 2017ko abenduan Hirigintzako udal ordezkari Xabier Iridoyk Zubietako aukera erabat baztertu zutela jakinarazi zuen, EH Bilduren ustez “azalpen garbirik eman gabe”. Erabaki hau, koalizioarentzat, “muga guztiak gainditu dituen udal gobernuaren okurrentzia” izan da, eta informazio hori oposizioko taldeei “ezkutatu” zaiela salatu dute. “Ulertezina” da EH Bildurentzat teknikariek informazio hori ez helarazi izana. Gainera, Iridoyk epe motzean informazio hori emango zuela esan dute, eta gaur arte, ez dutela erantzunik jaso. Horregatik, EH Bildutik, bideragarria ez zen aukera hori  “mugaraino luzatu nahi izan” dutela esan dute. Bestalde, Gabonen bueltan, bideragarriak ziren aukera guztiekin eztabaida bati ekingo ziotela komunikatu zitzaien alderdi politikoei, tartean, EH Bilduren proposamena: pistak San Miguel Anakara eramatea. Gainera, udal gobernuak beste aukera bat aurkeztu berri dutela esan dute: Zubieta-Urdanibia ingurukoa. Handik egun gutxitara, EH Bilduko bozeramaileak “zur eta lur” geratu ziren, San Miguel Anakako futbol zelaia lizitaziora atera baitzuen udal gobernuak, alderdiari “ezer esan gabe”. Udal gobernuak San Miguel Anakako aukera aztertuko zuela “insistentzia eta lotsarengatik” onartu zuela salatu dute, baina benetako emaitza, zonalde horretan beste planak egitea izan dela. Horregatik guztiagatik, udal gobernuak “herritarrak bahitu” nahi dituela salatu dute, eta koaliziotik azalpen, barkamen eta jarrera aldaketa bat eskatu dute. Horrez gain, San Miguel Anakako kokapenaren aukera “mugaraino borrokatuko” dutela argitu nahi izan dute, aukera “onena” delakoan. Era berean, prozesu parte hartzaile baten aldeko apustua egingo dute, irundarrek aukerarik egokiena zein den hautatu ahal izateko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.