Alzukaitz kaleko erdibitzailea handitu dute, Santiago zubiko biribilguneko lorategia ere hobetu dute eta Gain Gainean lehen pausoak eman dituzte.
Bonolotoak zortea ekarri du Irunera. Aiako Harria kaleko Varona liburudendan zigilatutako txartel bati bigarren kategoriako saria egokitu zaio.
Bidasoan autobusa antolatzen ari dira epaiketan presoarekiko elkartasuna adierazteko. Ostegun gauean abiatuko da autobusa, eta ostiralean itzuli.
Klink elkarteak antolatutako bazkarian, 6.000 euro bildu dituzte Lidia Yarza judokarentzat. Tokioko jokoetarako sailkatzeko behar du dirua.
Ikasle Abertzaleak erakundeak bertso afaria antolatu du larunbaterako Irati Alcantarilla, Igauri Lopetegi eta Manu Goiogana bertsolariekin.
Aitzpea Gonzalez, eta Santiagotarrak Kirol Elkarteko aulki mugikorreko sekzioko hainbat kide Galizian izan dira lehian asteburuan.
Irunen sortu berri den Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak, hilaren 15 eta 22an egindako mobilizazioekin jarraitzeko asmoarekin, elkarretaratze jendetsua egin dute gaur.
Atzo, Kroazian, Eskubaloiko Europako Txapelketaren finala jokatu zuten Espainiako eta Suediako selekzioek. 29-23 irabazi zuen Espainiako taldeak.
Bertso gaua egingo dute otsailaren 1ean. Bertan, Manex Agirre, Xabier Sukia, Maider Arregi eta Egoitz Zelaia arituko dira.
Bike-trialeko Gipuzkoako Txapelketako lehen proba egin dute Hernaniko Fagollagan. Lehen aldiz lehiatu da Ion Areitio Clean Trials taldearekin.
Irungo Ahal Dugu-ren egitasmoaren hirugarren saioa bihar (otsailak 1) egingo dute Irungo San Miguel auzoko Uranzu Merkatuan.
Edizio berezi batean merkaturatu dute, aurkezpen oso zainduarekin. Edizio mugatua da, 1.297 botila jarri dituzte salmentan.
Siriko azken desplazatuentzako materiala jasoko dute. Madrilgo Los Olvidados gobernuz kanpoko erakundeak eskatu die laguntza.
Irungo Olak 20.ez ireki du txotx denboraldia. Zuzeneko musikak berezi egiten du Iñaki Bengoetxea segalari ohiak zaharberritutako Arantzate burniola.
Inauteriak larunbatean hasiko dira Irunen, kaldereroen konpartsaren desfilearekin. Igandean, berriz, artzain eta inudeen txanda izango da.
Arma Plazako Ttopara kafetegian eta Kale Nagusiko Etxeberria tabernan eros daitezke, 20 euroan.
Historia genero ikuspegitik berraztertzen ari da Mari Jose Noain antropologoa. Bihar, Egiptora bidaiatuko dute Emekiren egoitzara hurbiltzen direnek.
Hondarribia Eskubaloiak 22na berdindu du Ford Mugarri Arrasateren kontra. Bi segundoren faltan berdindu dute Debagoienekoek.
Datorren otsailaren 3an, 2018rako Irunen Gure Esku Dago plataformak antolatu duen herri galdeketak izango dituen ezaugarriak finkatzen hasiko dira.
Irungo futbol, saskibaloi eta errugbi talde nagusiek asteburuan jokatutako partiden emaitzak.