Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin (Oiartzun), Nerea Ibarzabal eta Manu Goiogana (Irun) arituko dira. 19:30ean emango diote hasiera saioari.

Manu Goiogana irundarra ariko da ostegunean Kabigorriko bertso gauean.
Datorren ostegunean, hilak 14, Irungo Irunabar Bertsoaren Bilguneak antolatuta, abenduko bertso gaua egingo dute Kabigorrin. Bertso saio musikatua izango da, ondorengo bertsolarien partaidetzarekin: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin (Oiartzun), Nerea Ibarzabal eta Manu Goiogana (Irun). Saioa Haritz Casabal antxotarrak gidatuko du, eta Antton Aranburuk eta Beñat Urteagak musika jarriko diote bertso gauari.
Bertso gaua 19:30tatik aurrera izango da, eta mokadutxoren bat hartzeko aukera izango da Kabigorrin.