12-18 urte bitartekoei bideratutako lehiaketa antolatu dute, 'Aldatu #Rolloa' titulupean. Kalean, telebistan edota aldizkarietan azaltzen diren iragarki sexistak identifikatu beharko dituzte partaideek.
Atzoko prentsaurrekoaren irudia.
Atzo, Irungo berdintasunaren aldeko elkarteak, prentsaurrekoa egin zuen. Bertan, LHko hirugarren eta bosgarren mailako 240 ikasleekin berdintasuna lantzeko orain arte jorratu dituzten tailerren balorazioa egin zuten.
Tailerren balorazio “oso positiboa” egin dute elkartekoek, parte hartzea oso ona izan dela. Tailerretan, ikasleek berdintasunaren gaia landuta edo ezaguna izan arren, barneratua ez dutela eta dibertsitatea ere onartzea kosta egiten zaiela ondorioztatu dute antolatzaileek. Egoera horri buelta ematen hasteko asmoarekin, datorren astean, DBH 1eko ikasleekin tailerrak egingo dituzte (Txingudi ikastolako 158 neraberekin), barneratuak dituzten rol horiek hausten joateko.
Horregatik, bestelako egitasmoa burutzeko beharra ikusi dute Gaurko Andreak elkartetik. 12-18 urte bitartekoei bideratutako lehiaketa antolatu dute, ‘Aldatu #Rolloa’ titulupean. Kalean, telebistan edota aldizkarietan azaltzen diren jarrera sexista duten iragarki bat identifikatu beharko dute partaideek, eta bertako irudi edo esaldiari rola aldatu beharko diote. Rol aldaketa gauzaturik, argazkia edo irudia 688 85 45 18 telefono zenbakira bidali beharko dute gaztetxoek. Ondoren, elkarteak irudi guztiak bildu eta euren Instagrameko (@gaurkoandreak) kontuan argitaratuko dituzte. ‘Atsegin dut’ gehiago eskuratzen dituen argazkiak, Irrisarriland parkera eta Irungo ‘Time Scout’
scape roomerako sarrerak lortuko ditu.
Argazki zein irudiak bidaltzeko epea martxoaren 31era bitarte zabalik egongo da.