Irungo Danako jatetxeko David Rodriguez sukaldariak hirugarren finalaurrekorako pasea lortu berri du, 2017ko Urteko Sukaldaria txapelketa gastronomikoan. Finalaurrekoa, Bilbon, Leioako Ostalaritza Eskolan jokatu dute.
David Rodriguez eta Naiara Abando, Danako jatetxeko sukaldariak.
Irungo Danako jatetxeko David Rodriguez sukaldariak hirugarren finalaurrekorako pasea lortu berri du, 2017ko Urteko Sukaldaria txapelketa gastronomikoan. Datorren asteazkenean jokatuko dute finalaurrekoa, Bilbon, Leioako Ostalaritza Eskolan. Finala berriz, apirilaren 16 eta 18an egingo dute, Bartzelonan.
Hirugarren finalaurrekoan, bost orduz kozinatu beharko dute sukaldariek, guztira, hiru plater prestatzeko. David Rodriguezez gain, Hondarribiko Laia Erretegiko Asier Alcalde irundarra ere finalaurrekoan izango da.