Irunen, AP8an lanak egiten ari dira, eta aldi berean ibilgailuen emaria handia da. Horregatik ilarak. N1 errepidea zenean ere ilarak ari dira sortzen.

Auto pilaketa, Oiartzungo AP8aren zatian. Argazkia: @trafikoaEJGV
Kaosa berriz ere AP8 autobidean. Baionako noranzkoan, 14 kilometroko auto ilara dago (Irundik Donostiaraino artekoa ia) errepide horretan (13:00). Lanak egiten ari dira AP8aren Irungo zati batean, eta horrek, eta auto nahiz kamioien emari handiak eragin ditu ilarak.
AP8ko egoera, Gi-636 errepidean (lehen N1 errepidea zena) eragina izaten ari da, batez ere Bidasoa inguruan.
Hemen Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren zuzeneko informazioa, Twitterrekoa: