Balio bereizgarria eskaintzen duten dendak saritu dituzte, eskura dituzten aholkularitza, produktua eta bezeroari arreta zerbitzu onari aitortza egiteko.
Irungo zazpi dendek sari bana jaso zuten atzo.
Gipuzkoako Merkataritza Federazioak, Irungo Udalaren elkarlanean burututako egitasmoa da, hiriko merkataritza hobetzeko asmoarekin sortutakoa. Atzo, Oiasso Erromatar Museoan sari banaketa egin zuten. Bertan, Merkataritza eta Bultzada ordezkari Miguel Angel Paez izan zen.
Balio bereizgarria eskaintzen duten Gipuzkoako dendak saritzen ditu ‘Singular dendak’, eskura dituzten aholkularitza, kalitatezko produktua, tratu eta bezeroari arreta zerbitzu onari aitortza eginez. Aurten, Irungo Nanas boutique infantil, Auditek, Heldaderia Papperino, Orlegui Bio, Vinoteca Mendibil, Nekane Moda eta Olalla Lentzeria dendek sari bana jaso dute.