Surfa egiten ikasteko aukera izango dute irundarrek larunbatean

Udalak, Martindozenea Gaztelekua eta HS2rekin elkarlanean, larunbaterako surf ikastaroa antolatu du. 17:00etan elkartu eta Hendaiara bideratuko dira surflariak.

Hendaian egingo dute surf ikastaroa.

Irungo Udaleko Gazteria sailak, Martindozenea Gaztelekua eta HS2rekin elkarlanean, surf ikastaroa antolatu dute astebururako. Hasi berrietatik adituetaraino. Maila guztietako gazte eta helduek izango dute aukera uretan taula gainean nola ibili ikasteko. Larunbatean, 17:00etan, Martindozenean elkartuko dira surflariak, Hendaiako hondartzara bideratzeko. Izena emateko, dagoeneko Gaztelekuan bertan edota udaleko web gunean aukera dago. 10,90 euroko kuota ordaindu beharko dute interesdunek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.