Santiagoko Deabruek konpartsa berezia antolatu dute inauterietarako

Irungo Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak, "inauteri ezberdin batzuetan" parte hartzeko gonbidatu ditu irundarrak. Larunbatean bilera egingo dute.

Irungo Katea auzoko inauterien irudia.

Irungo Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak “inauteri ezberdin batzuetan” parte hartzeko deialdia luzatu du irundarren artean. Horretarako, ondorengo bi ezaugarri nagusiak izango ditu inauterietarako antolatu duten konpartsak: parodia eta txantxa karrozarekin batera joango dira eta dantza zaleak direnentzat bideratu dute. Txantxa eta dantza egitea gustuko dutenei, larunbateko [hilak 18] bilerara deitu dituzte, 17:00etan, elkartearen lokalean. Bertaratzeko arazorik izanez gero, 648 02 85 90 telefono zenbakia edota elkartearen helbidea eskura jarri dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.