Herritarren 19 proposamen, finantzazioarekin 2018ko udal aurrekontuan

2018ko udal aurrekontuan, Irunen, 1,5 milioi euro herritarrek erabakitako egitasmoetara bideratuko dituzte. Boto bidez banatu da dirua.

prozesua.irun

Internet bidezko bozketa aurretik, herritarrekin batzar irekiak egin zituzten.

Irundarrek erabaki dute 2018ko udal aurrekontuko 1,3 milioi euro zertan inbertitu. Bukatu da aurrekontuen prozesu parte hartzailea. Igande gauerdian itxi zen botoa emateko aukera (Internetez), eta emaitza izan da prozesu orokorrean 13 egitasmok jasoko dutela laguntza (1.276.000 euroko kostuarekin), gazteenean beste zazpik (orokorrean soberan zeuden 24.000ak bertara joan dira). Udalak emandako datuen arabera, azken hautaketa egiteko botoa ematen, prozesu orokorrean, 864 lagun izan dira (iaz 716 izan ziren). Horiek guztiek 3.103 boto eman dituzte, iazko 2.917en aldean. Gazteen prozesuan iaz baino parte hartzaile gehiago izan dira —96, iazko 78en aldean— baina horiek boto gutxiago eman dituzte. Pedro Alegre Herritarren Parte Hartzerako udal ordezkariak baikor baloratu ditu parte hartze datu horiek. Eta gainera, finalean izan ziren 20 proposamenetatik 13k finantzazioa lortzea ontzat eman du. Prozesuan parte hartu dutenei eskerrak eman dizkie aldi berean. Honakoak, finantzazioa lortu duten egitasmoak, jaso dituzten botoen arabera. Prozesu orokorrean finantzazioa lortu duten egitasmoak:
  • Egoera ekonomiko txarrean dauden sendientzako laguntza, horietako haurrek opor aroan ikastetxeetan jateko aukera izan dezaten: 20.000 euroko aurrekontua (389 boto).
  • Hiriko aukera kulturala sustatzeko aurrekontua: 150.000 euro (381 boto).
  • Hiriko hainbat parke estaltzeko aurrekontua: 380.000 euro (335 boto).
  • Artia auzoan igogailua egiteko aurrekontua: 450.000 euro (232 boto).
  • Oinaurre eta Katea auzoak bidegorriz lotzeko egitasmoa: 60.000 euro (218 boto).
  • Katea auzoa Txingudi merkataritza gunea bidegorriz lotzeko egitasmoa idaztea: 12.000 euro (207 boto).
  • Artia auzoko kirolguneko zelaietako bat estaltzea, bertan eskubaloira edo saskibaloira jokatu ahal izateko egitasmoa idaztea: 20.000 euro (157 boto).
  • Hirian udal ehorztetxea eraikitzeko bideragarritasun tekniko ikerketa idaztea: 25.000 euro (143 boto).
  • Juncal plaza berritzeko egitasmoa idaztea: 100.000 euro (138 boto).
  • Letxunborro etorbidean oinezkoentzako pasabidea egitea, botoidun semaforoarekin: 35.000 euro (102 boto).
  • Iparralde hiribidean oinezkoentzako pasabide altua eraikitzea: 15.000 euro (79 boto).
  • Behobiako autobuseko geltokia eta markesina Juan Thalamas Labandibar kalera eramateko ikerketa lana egitea: 3.000 euro (76 boto).
  • Hiriaren sarreraren seinaleak jartzea azalduz non dagoen Ficobak parkina: 6.000 euro (34 boto).
Gazteen prozesuan finantzazioa lortu duten egitasmoak:
  • Konexio hobeak izango dituen bidegorrien sarea, luzeagoa eta Irun osora iritsiko dena: 95.000 euro (45 boto).
  • CBA liburutegiaren ordutegia asteburuetan eta azterketa aroan handitzeko proposamena: 19.000 euro (34 boto).
  • Gazteen elkarteei ematen zaizkien diru laguntzak handitzeko: 20.000 euro (33 boto).
  • Gazteak bere kabuz bizitzera joateko laguntzak: 75.000 euro (24 boto).
  • Adimen emozionaleko tailerrak egitea: 3.000 euro (16 boto).
  • FIFA torneoa egitea: 2.000 euro (boto bat).
  • Magic torneoa egitea: 2.000 euro (boto bat).
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.