Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskal Herriko Maratoi Erdia iristear da

Euskal Herriko Maratoi Erdia hilaren 22an egingo dute. Izena emateko aukera badago oraindik. 11:00etan hasiko da lasterketa Donibane Lohizunetik.

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia,Irun
2017/10/11
donibane.hondarribia

Ibilbide ikusgarria du Euskal Herriko Maratoi Erdiak.

Hogeigarrenez egingo dute hilaren 22an, igandearekin, Euskal Herriko Maratoi Erdia Donibane Lohizune eta Hondarribia artean. Klasiko bihurtu da herri lasterkarien artean 21 kilometro pasatxoko ibilbide erakargarria, kostaldetik ia beti. Hondarribia Kirol Taldeak eta Donibane Lohizuneko Ur Jokok antolatu dute aurten ere karrera, tokian tokiko erakundeen eta hainbat babesleren laguntzarekin. Donibane Lohizune, Hendaia, Irun eta Hondarribia zeharkatuko ditu probak. Antolatzaileek beti nabarmendu dute Bidasoaren bi aldeak, korrika kasu honetan, elkartzeko lasterketa dela, elkar ezagutzeko aukera. 11:00etan hasiko da lasterketa Donibane Lohizuneko Grand Hotel paretik, eta Hondarribiko Zuloaga kalean, Jauregi hotelaren ondoan, izango du helmuga. Parte hartzaileen muga 3.000koa da; hortik hurbil egongo da aurten ere izen emateen kopurua. Izena emateko aukerarik gehienak agortuta daude. Ohiko izen ematea, adibidez, irailaren 30ean itxi zuten. Baina azken orduan animatzen direnek badute aukera parte hartzeko, hori bai, gehiago ordainduz (45 euro): izena emateko azken orduan dabiltzanek hilaren 15era arte dute horretarako aukera lasterketaren webgunetik. Bost kategoriatan emango dituzte sariak. Lasterketaren sailkapen absolutukoek euren garaikurrak jasoko dituzte, baita beteranoen lau mailetakoek ere: 40-50 adin tartekoek, 51-60koek; 61-70koek eta 71tik gorakoek (gizon eta emakumeetan denak). Dortsalak jasotzeko egun zehatzak daude. Honakoak aukerak:
  • Irungo Deportes Gonzalez Intersport dendan, hilaren 14ra arte, denda zabalik dagoen ordutegian.
  • Donibane Lohizuneko Antenne D’animation-en (Thiers bulebarra, 45): hilaren 16tik 21era, 17:30etik 19:30era.
  • Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan: hilaren 19an (osteguna) 19:00etatik 20:30era, eta hilaren 21ean (larunbata) 10:30etik 13:30era.
Korrikalariek hainbat zerbitzu jasoko dituzte (korrikalarien poltsan daudenez gain):
  • Hondarribitik Donibane Lohizunera joateko autobusak daude (5 euro).
  • Kontsigna zerbitzua badago. Irteerako guneetan motxilak utzi (10:45 arte), eta horiek helmugara eramango dituzte.
  • Ibilbidean, bost kilometroro anoa postuak daude.
  • Hondartza kiroldegian dutxak egongo dira.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.