Teodoro Murua kaleko haurrentzako parkea amaitu dute jada; Iparraguirre kaleko espaloiaren berritze obrak bidean dira.
Jose Maria Iparraguirre kaleko obrak jada martxan dira.
Irungo Artia auzoa berritzeko obrek jarraitzen dute. Teodoro Murua kaleko haurrentzako parkea amaitu dute jada; Iparraguirre kaleko espaloiaren berritze obrak bidean dira.
Teodoro Murua kaleko parkea erabat berritu dute: kulunka, txirrista eta segurtasunezko lurra eraiki dituzte. Parkerako, Udalak, 26.200 euroko aurrekontua izan du. Horrez gain, Iparraguirre kaleko espaloiaren asfaltazio lanak bidean dira. Artiako auzo elkarteak eskatu bezala, espaloia berrituko dute, kalean bertan daude bi autobus geltokietarako sarbidea errazteko. Datozen hiru asteetan amaituko dituzte obrak eta 34.180,38 euroko aurrekontuarekin egin diete aurre Udaletik.
Parkeko obrak erabat amaitu berri dituzte.