Udalak, udaletxeko teknikariekin kontaktuan jartzeko erraztasunak jarriko ditu, heliportu berriaren proiektua diseinatzen hasteko.

Bidasoko Ospitale inguruan eraikiko dute heliportu berria.
Joan den astelehenetik,
Bidasoak anbulantzia medikalizatua du. Osakidetzatik Bidasoko Ospitalearen inguruan heliportu bat eraikitzeko egindako eskaerari gaur erantzun dio Jose Antonio Santano alkateak. Udalak, udaletxeko teknikariekin kontaktuan jartzeko erraztasunak jarriko ditu, heliportu berria diseinatzen hasteko. Urdanibia-Zubieta eremuaren barruan kokatzen den ospitalearen sarbide aurrean dagoen eremuan eraikiko dute heliportua.