[Galeria] Goizean bildu, arratsaldean elkarretaratzeak, eta gauean kazerolada eta itzalaldia

Goizean Kataluniaren aldeko elkarretaratzeak egin dituzte lantegi, udaletxe eta ikastetxeen atarietan. Arratsalderako mobilizazio gehiago deitu dituzte.

caf.katalunia

Irungo CAFeko langileak, elkarretaratzean.

Kataluniako herriaren kemenak, bertan abian duten prozesuak, igandeko galdeketak, eta horren gainean Espainiako Gobernuak ezarritako errepresio neurriek Oarso Bidasoko herritarrak batu dituzte. Horren erakusle dira azken egunetan izan diren mobilizazioak, tartean, gaurkoak. Gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte goizean udaletxeen, lantegien eta ikastetxeen aurrean, bertako langileek. Adibidez, Oarsoaldeko udaletxe aurre guztiek jaso dituzte elkarretaratzeak (behean, HITZAk bildu dituen hainbat irudi). Horiez gain, beste enpresa askotan bildu dira langileak (argazkiak bidali HITZAren posta elektronikora). Eta arratsaldean, gehiago izan dira. Kataluniako egoeraz protesta egiteko, eta hango herriari babesa adierazteko, 19:00etan elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak, eta 22:00etan kazerolada eta itzalaldia egitera. Herriz herri antolatuko dira horiek, beraz, adi herri bakoitzeko deialdietara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.