Bertso Gauak iritsi dira, ostegunarekin

Bertso Gauak hemen dira. Irunabarren eskutik, Kabigorrin ostegun arrats atseginaz irribarre batekin gozatzeko aukera berriz ere iritsi da.

bertso.gauak

Bertso Gau baten artxiboko irudia.

Ikasturte berriko lehen Bertso Gaua heldu da. Ostegunean, 19:30ean, Kabigorrik jasoko du Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak mimoz zaintzen duen jarduera. Aurten, bosgarren sasoia dute bertsolaritzari lotutako arratsek. Bertsotan Unai Agirre, Odei Barroso, Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia. Horiei gaiak ematen, Urko Casado. Eta bertso jarriekin, Abel Zaldua. Hori da etzirako (hilaren 5erako) menua. Gainontzekoa publikoak jarriko du. Eta adimena gozatzeko menua bakarrik ez. Kabigorrin afaltzeko aukera badagoela oroitarazi dute antolatzaileek. Bestalde, Txingudi Bertso Eskolak hasi du sasoi berriko bidea. Xehetasunak Irunabarren webgunean ikus daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.