'Euskal Herria Catalunyarekin, Espainia: herrien kartzela' lelopean elkarretaratu ziren larunbatean

Irun Kataluniarekin taldeak, joan den larunbatean, hilak 23, elkarretaratze jendetsua egin zuten Zabaltza plazan.

Jendetza elkartu zen larunbatean Irungo Zabaltza plaza inguruan.

Irun Kataluniarekin taldeak, joan den larunbatean, hilak 23, elkarretaratze jendetsua egin zuten Zabaltza plazan. 11:30ean elkartu ziren Kolon pasealeku inguruan, ‘Euskal Herria Catalunyarekin, Espainia: herrien kartzela’ lelopean. Antolatzaileen esanetan, “herri katalanak autodeterminaziorako duen eskubidea Estatuak ukatu egin du”. Erabaki horren aurrean, “ez al da ba demokratikoa jendeak bere estatus politikoa erabaki ahal izatea?” galdera planteatu diete agintari espainiarrei Irungo plataformatik. Herritarrei euren etorkizun politikoaz galdetzearen alde daudela nabarmendu nahi izan dute, baina “155. artikulua aplikatzeko mehatxupean” bizi direla. Legeak euren alde izan arren, “inondik inora zilegitasunik ez dutela” diote Irun Kataluniarekin taldetik. Errepresioaren bidez,  herritarrek abian jarritako prozesuak “geldiezinak” direla ere nabarmendu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.