Martindozenea Gaztelekuak, datorren ikasturterako, hamaika ekitaldi antolatu ditu.
Martindozenea Gaztelekuak ekitaldi mordoa antolatu ditu datorren ikasturterako.
Gaur aurkeztu dute Martindozenea Gaztelekuaren ikasturte berria. Josune Gomez Gazteriako ordezkariak, Txiribuelta elkarteko hainbat kiderekin, datozen hilabeteetan antolatutako hamaika ekitaldien berri eman dute.
Bi adin tarte ezberdinei bideratutako ekitaldiak antolatu dituzte: 12-17 urte eta 18-25 urte bitartekoei. Gazteentzako ‘Topagunea’ antolatu dute, adin berdineko beste gazteekin harreman positiboak eratu, garatu eta indartzeko. Helduenentzat ‘Gazteak’ egitasmoa egingo dute, aisialdiko ekintza eta ekimenak sortu eta ekoizteko laguntza programa.
Iraila eta uztaila bitartean, besteak beste, tailer kreatiboak, Gazte Gaua, surf eta eski irteerak, kontzertuak, erakusketak eta abar antolatu dituzte.