'Mujeres de Sepúlveda' margolana Madrilera eramango dute

Hilaren 28tik urtarrilaren 7ra bitarte ikusteko aukera izango da Madrilgo Mapfre fundazioan.

Ignacio Zuloaga eibartarraren ‘Las mujeres de Sepúlveda’ koadroa.

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Irungo kapitulu-aretoan ikusgai dagoen Mujeres de Sepúlveda margolana (1909an egina) Madrilera eramango dute, ‘Zuloaga. Una aventura Europea’ erakusketarako. Koadroa Ignacio Zuloaga margolari eibartarrak egin zuen, Irungo hiriari eskainita. Hilaren 28tik urtarrilaren 7ra bitarte ikusteko aukera izango da Madrilgo Mapfre fundazioan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.