Arte garaikidea Bidasoa ibaiaren ertzean

Datorren larunbatean, hilak 23, bigarrenez jarraian, Ribera programa egingo dute Bidasoa ibai inguruan.

Gaur Bidasoa ibai inguruan egindako aurkezpena.

Datorren larunbatean, hilak 23, Ribera programaren bigarren edizioa egingo dute Bidasoa ibaian. Horretarako, Bitamine Faktoriarekin elkarlanean, ibai inguruan, artearekin zerikusia duten hamaika ekitaldi antolatu dituzte. Gaur aurkeztu dute hilaren 23ko egitaraua. 11:00etatik aurrera, dantza, musika eta artea nagusi izango da Irungo Nazioarteko zubitik Osinbiribil bidegorriraino. Ikuskizunez gain, Ribera Bekak sortu dituzte aurtengo Ribera programan, hiriko artista, historialari, antropologo eta soziologoek Bidasoa ibaia eta memoria historikoarekin zerikusia duten prozesu artistikoak sustatzeko. Batura horren emaitza, larunbatean, 18:00etatik aurrera aurkeztuko dute Santiagoko Bizilagun Elkartean. Bestalde, beste irundarren ikerketen emaitzen berri CBA gunean emango dute urriaren 5ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.