'Erosi eta ikasi' diru laguntza eskatzeko azken eguna, hilaren 29a

Irungo Udalak aurtengo ikasturterako familiei eskolako materiala erosteko martxan jarri duen 'Erosi eta ikasi' programa azken txanpan da.

Eskola jantziak, idazketa materiala, liburuak eta eta bestelakoak finantza daitezke ‘Erosi eta ikasi’ programaren bitartez.

Irungo Udalak aurtengo ikasturterako familiei eskolako materiala erosteko martxan jarri duen ‘Erosi eta ikasi’ programa azken txanpan da. Udalak jakinarazi duenez, erosketa guztien fakturak gorde beharko dira. Irunen erroldaturik dauden Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dauden haurren familiei bideratuko zaie laguntza. Eskaera egiteko, Irungo web orrialde ofizialean edota 010 telefono zenbakira deitu beharko dute familia interesatu guztiek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.