Irungo Pauso-k dantza taldea Pariseko finalera iritsi da

Madrilgo lehiaketan emaitza bikaina lortu ostean, Parisera bidean dira Pauso-k dantza taldeko kideak.

Pauso-k dantza eskolako kideei Udalean egindako harrera.

Datorren larunbat eta igandean, hilaren 9 eta 10ean hain zuzen ere, Pauso-k Irungo dantza eskolako dantzariak Pariseko hip-hop estiloko finalean izango dira. Hasiera batean, Euskal Herri inguruko lehiaketetan hasi ziren parte hartzen. Aurten, Barakaldoko lehiaketan eskuratutako emaitza onak direla-eta, Madrilera joateko aukera izan du taldeak. Bertan, Irungo taldeko hainbat taldek irabazi zuten eta Parisera bidaiatzeko pasea lortu zuten, han egingo duten finalean lehiatzeko. Guztira, Pauso-k eskolako sei taldek parte hartuko dute (talde bat gurasoz osaturik dago soilik), hip-hop eta estilo garaikidean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.