Irungo Udaleko Ingurumen sailarekin elkarlanean, Aiako Harria parke naturaleko Erlaitz eta Pagogainako gotorlekuetara udarako lehen martxa prestatu dute astebururako.
Lapurriturriko informazio etxolatik abiatuko da larunbateko txangoa.
Datorren larunbaterako, hilak 15, Lapurriturriko Informazio Puntuak beste ibilaldi bat antolatu du. Irungo Udaleko Ingurumen sailarekin elkarlanean, Aiako Harria parke naturaleko Erlaitz eta Pagogainako gotorlekuetara udarako lehen martxa prestatu dute astebururako.
Ibilbidea, Aranzadiko Zientzien Gizarteko arkeologo baten laguntzarekin egingo dute. Lapurriturriko eremua, hainbat gerra eta gertakari historikoren agertoki izan da. Txangoak, bertako aztarnak ezagutzeko aukera emango die irundarrei. Izena emateko,
Irungo Udaleko web orrialde ofizialean edota 010 telefono zenbakira deitu beharko dute interesatu guztiek. Txangoa 10:30etan aterako da Lapurriturriko Informazio Puntutik. Gehienez 20 pertsonek ahalko dute izena eman. Txangoa doakoa da.