Gaur, goizaldeko 1:40ak inguruan, Irungo Alay enpresako langile bat hil da.
Alai enpresan gertatu da lan istripua.
Gaur, goizaldeko 1:40ak inguruan, Irungo Alai enpresako langile bat hil da.
BERRIAk jakinarazi duenez, 50 urteko gizon bati, lanean ari zela, pisu handiko zaku bat erori zaio gainera. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, datozen orduetan autopsia egingo diote.
LAB eta ELA sindikatuek, astelehenerako, 11:00etan, Alai enpresan elkarretaratzea adostu dute. Gainera, enpresako komiteak 24 orduko lanuztea egitea erabaki du.