Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hondarribiak auzo-denda berri bat izango du, Grezian

Irailean ogi siriarra egiteko okindegi bat eta denda txiki bat irekiko du Hondarribia-Katsikas taldeak. Greziara bidaiatzeko boluntarioak behar dituzte.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/07/07
Hondarribia Katsikas

Hondarribia-Katsikas elkarteko kideetako batzuk, gaur goizean

Supermerkatu txiki bat eta ogi siriarra egiteko okindegia, hori da Hondarribia Katsikas Boluntario Taldeak Grezian abiatuko duen proiektua. Polikastro herrian irekiko dute, Tesalonika hiritik eta Mazedoniako mugatik gertu. Astean bitan 1.500 errefuxiaturi elikagaiak banatu nahi dizkiete, eta horretarako nazioarteko erakundeek eskualdean eginiko errolda egokituko dute. Gainera, errefuxiatuei lan egiteko aukera eskainiko diete, “emakumeak izatea nahiko genuke, horretan saiatuko gara” azaldu du Marije Zapirainek gaur komunikabideen aurrean egin duten aurkezpenean. Urrian hasi ziren errefuxiatuei lotutako proiektu baterako finantzazioa bilatzen. Dagoeneko 30.000 eurotik gora lortu dituzte eta, udalak onartutako laguntza gehituta, 40.000tik gertu ibiliko direla azaldu dute gobernuz kanpoko erakundeko kideek: “Ilusio handia dugu, honen bila ibili gara urritik, proiektu on baten bila genbiltzan eta ezin genuen hau baino proiektu egokiagorik aurkitu”. Dagoeneko hasi dira lortutako dirua inbertitzen. Aste honetan bertan elikagaiak garraiatzeko kamioi bat erosi dute Madrilen, eta okindegia muntatzeko labe eta bestelakoen bila ari dira. Zapirainek nabarmendu duenez, iraila erdialdean hasiko dira Hondarribiko boluntarioak Greziarantz bidaiatzen. Boluntario bezala joan edo edozertan lagundu nahi duenak, posta elektronikoz jarri daiteke haiekin harremanetan.

Proiektu propioa, baina besteen babesean

Irailean irekiko duten denda —izen hori du, nahiz eta elikagaiak doan banatuko diren—, Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeak kudeatuko duela azaldu du gaur Zapirainek. Beraiek kudeatuko dute, herrian lortutako diruarekin finantzatuko da, eta Hondarribiko boluntarioekin funtzionatuko du. Baina, errefuxiatuekin lan egiteko behar diren betebeharrak asko direnez, dagoeneko horretarako baimena duten beste erakunde batzuen babesean ariko dira lanean: “Accion Directa Sierra Norte (ADSN) Espainako Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da, izan berarekin Grezian legeztatu dena, eta behar diren baimen guztiak dituena”. Hondarribiarrak Katsikasen egon zirenean, bertoko sukaldearen ardura zuen Julio Garcia boluntario espainiarrak sorturiko GKEa da: “Julio Hondarribian egon zen duela gutxi, eta hitzarmena sinatu genuen berarekin. Dagoeneko hasi gara berarekin batera proiektua zehazten”. Zapirainek gaineratu duenez, 400 metro koadroko biltegi bat alokatuta dauka ADSN, eta biltegi horren zati batean muntatuko dituzte okindegia eta denda txikia hondarribiarrek. “Abuztuan zurginak ariko dira dena muntatzen eta gu irailean joango gara, herriko jaien ondoren”. Aldiro lau boluntario beharko dira, eta txandaka ariko dira: “Apartamentu bat alokatuko dugu boluntarioentzako, bi etortzen direnean, beste bi joango dira Greziarantz”. Hondarribia-Katsikasek gaur ziurtatu duenez, edozeinek parte hartzeko moduko proiektua da irailean abiatuko dutena, eta denboran luzatzeko asmoz prestatu dute. “Daukagun diruarekin, otsailera arte lan egiteko moduan egongo gara”, uste du Zapirainek. Hortik aurrera jarraitu ahal izateko finantzazio iturri berrien bila hasiko da taldea. Besteak beste, poltsatxoak eta abar salduko dituzte, eta herriko festetan zerbait egiteko asmoa dutela jakinarazi dute gaur.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.