LGBTI-ren Harrotasunaren Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionala

Udal Bozeramaileen Batzordetik, Lesbianen, Homosexualen, Transexualen, Bisexualen eta Intersexualen aldeko egunera begira adierazpen instituzional bat atera berri dute.

Irungo Bozeramaileen Batzordeak zazpi puntuko adierazpena atera du.

Datorren asteazkena, hilaren 28a, LGBTIen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da. Irungo Bozeramaileen Batzordeak, Lesbianen, Homosexualen, Transexualen, Bisexualen eta Intersexualen aldeko egunera begira, ondorengo adierazpena (hitzez hitz) atera berri du:
  1. Sexu- joera eta/edo genero nortasuna dela eta gure gizartean egiten diren gorroto-delitu ugariengatik daukagun kezka adierazten du.
  1. LGTBI kolektiboarekiko eraso edo adierazpen diskriminatzaileak gaitzesten ditu.
  1. Genero adierazpen librearen eskubidetik abiatuz, transexualen behar integralak bere gain hartzen dituen izaera unitarioko estatu mailako lege bat onar dadila eskatzen du.
  1. Hezkuntzan sexu eta genero aniztasuna integratua izateko interesa adierazi du, baita gaiari buruzko ideario berri bat sortzen laguntzeko eta sexu-joera eta genero nortasuna direla-eta eskola-jazarpenaren prebentzio lan baten oinarriak finkatzeko ere.
  1. Estigma eta diskriminazioa direla-eta, Estatu itun bat onartzeko eskatzen du.
  1. Ekainaren 28an ortzadarraren bandera ezartzea erabaki du Gizarte Ongizateko bulegoetan eta CBA Kultur Gunean, eta Udaletxearen aurreko aldea ortzadarraren koloreekin argitzea ekainaren 28tik 29ra bitarteko gauean.
  1. Sexu-aniztasuna sinbolizatzen duten koloreekin margotuko da gune edo elementu publiko bat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.