Euskadiko 100 kilometroen txapelketa egin zen larunbatean Santandarren. Bertan, bi irundar garaile. Taldekako probetan ere izan zen zer ospatu.
Xabi Alonso (eskuinean), sailkapen nagusiko podiumean.
Distantzia luzeko, 100 kilometroko zehazki, Euskadiko Txapelketa egin zen joan den larunbatean Santanderren. Bertan 100 kilometroko hainbat proba zeuden antolatuak (bakarkakoak eta taldekakoak), eta Euskadiko Atletismo Federazioak hori baliatu zuen bertan egiteko Euskadikoa. Bada txapelketa horretan, bi irundar gorenean: emakumeetan Ana Isabel Pineda, eta gizonetan Xabier Alonso.
Ana Isabel Pineda, larunbatean, Santanderren.
Sailkapen nagusian, hirugarrena izan zen Bidasoa Atletismo Taldeko (BAT) Alonso, eta zazpigarrena Pineda (Goierri Garaia taldekoa da). Orain, Alonsok erronka berria du: uztailaren 1 eta 2an 24 orduz egin beharreko lasterketan parte hartuko du, Belfasten.
Taldeka
Taldekako errelebotako probak ere izan ziren Santanderren; 10 kidek, hamarna kilometroko erreleboak egin zituzten. Horietan, gizonen kategorian, Bostak-Bi-K taldea izan zen garaile. Bertan Bidasoko hainbat korrikalari izan ziren, tartean, Victor Madejon eta Javi Perez irundarrak, eta Iñigo Tumas hondarribiarra. Kategoria horretan, Dumboa 08:30 taldeko kideak (irundarrak dira) bosgarren izan ziren.
Dumboa 08:30 taldea bosgarrena izan zen gizonen errelebokako lehian.
Bostak Bi-K taldeko kideak, podiumaren gorenean.