Espainiako Goalball Txapelketa, Hondarribian

Goalball itsuek edo ikusmen gabeziak dituztenek praktikatzen dute. 1976tik da kirol olinpiko. Espainiako Estatu osotik datoz herrira taldeak.

goalball

Goalball kirolariak, jokoan.

Larunbat eta igande honetan Espainiako XXVII. Goalball Txapelketa jokatuko da Hondartza kiroldegian. Itsuentzako kirola da goalballa. Itsuen Kirol Federazioak antolatu du lehia, eta itsuek edo ikusmen gabeziak dituzten pertsonez osatutako taldeek jokatuko dute. 1976tik da kirol olinpiko goalballa. Hondarribian izango dira Espainiako Estatuko Lehen Mailako ligetan (gizonena eta emakumeena) lehenak izan diren lau taldeak. Hala, emakumeen taldeak honakoak izango dira: Gipuzkoa, Kantabria, Tetuan eta Aragoi; gizonenak, hauek: Chamartin, Kantabria, Adelgoal Tamaran eta Bartzelona. Larunbatean ligaxkak jokatuko dituzte taldeek egun osoan zehar, 09:15ean hasita. Igandean, 09:30etik aurrera, 3. eta 4. posturako lehiak nahiz finalak jokatuko dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.