Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

141 ekitaldi San Pedro eta San Martzial jaietan

San Pedro eta San Martzial jaien egitaraua aurkeztu dute gaur Irungo Udaleko ordezkariek. Jardueren %95 kalean egingo dira.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2017/06/07
san.martzial.egitaraua

Josune Gomez eta Juncal Eizagirre udal ordezkariek aurkeztu dute egitaraua.

2017ko San Pedro eta San Martzial jaiek badute egitaraua. Orotara, 141 ekitaldik osatzen dute egitarau ofiziala, horietatik 83 udalak antolatuak, beste 53ak hiriko talde, elkarte eta eragileek. Ekitaldi horien %95 kalean egingo dira (Amaia KZkoak soilik dira areto barrukoak). Zehazki, jaien aurrekontua 316.769 eurokoa da. Hilaren 23tik uztailaren 1era arte luzatuko dira Irungo jaiak. Gaur aurkeztu dute egitaraua Juncal Eizagirre Irungo Udaleko Kultura ordezkariak eta Josune Gomez Gazteriakoak. Udal ordezkariek esan dutenez, herritarrek aldez aurretik proposatutako jardueretatik gehienek izan dute tokia egitarauan Eta horietatik batzuk nabarmendu dituzte. Hilaren 12an banatuko dute liburuxka, eta egun horretan kontsultatu ahal izango da egitarau osoa udalaren webgunean. Gaur, jaien osagai nagusienak aurreratu dituzte. Hala, jaiak bitartean, Irungo hainbat auzotan eta txandaka haurrentzako atrakzioak egongo direla azaldu dute, zehazki Katea, Behobia, Anzaran, Larreaundi, Anaka, Belaskoenea eta Palmera-Monteron. Haur ikuskizunak eta familientzako emanaldiak ere nabarmendu dituzte udal ordezkariek. Bestela, San Martzial Gunea (artista trebeak topatzeko gunea izango da, hilaren 28an, 17:00etatik aurrera Jenaro Etxeandian), edo hilaren 27ako Goazen! ikuskizuna ere nabarmendu dituzte; ikuskizun hori 18:00etan izango da, Urdanibia plazan. Hainbat datu
  • Mateo Bergara showmanak egingo du hilaren 23ko jaien agurra. Egun horretan San Juango zuhaitza jarriko da (19:00), ondoren suaren inguruan aurreskua dantzatuko da (20:45) eta agur ofiziala eta gero, alkateak sua piztuko du (21:45).
  • Karruselak Ficoban egongo dira (hilaren 16tik uztailaren 3ra), postuak Luis Marianon (hilaren 17tik uztailaren 2ra), eta txosnak Urdanibian (hilaren 22tik uztailaren 1era).
  • Jaietako kontzertu handiak Urdanibia plazan egingo dituzte.
  • Gaztegune: Uranzu frontoian karpa handi bat jarriko da, gazteek festetaz ere goza dezaten, izan ere, 2016tik atzera (iaz jarri zuten lehenengoz Gaztegune) hutsuneak ikusi baitzen gazteenen egitarauan. Horrela, hilaren 25, 26, 27 eta 28an egongo da zabalik Uranzuko txoko hori, gazteekin elkarlanean diseinatutako jarduerekin. Horrela, besteak beste, egun horietan Holi festa; Twin Melody, Huntza, La Basu eta Aneguriaren kontzertuak,; graffitigileak, youtuber ezagunen bisitak, DJak (Oihan Vega tartean), dantza eta bestelakoak izango dira.
Jaien egitaraua Hurrengo astean zehar banatuko dute, etxez etxe, jaien egitaraua. Itxura berritua izango du papereko bertsioak. Irungo Udalaren webgunean, berriz, hilaren 12tik ikus ahal izango da egitaraua. Horrez gain, egitarau handiaren osagarri bezala, tamaina txikiko bat ere kaleratuko du udalak, eta hainbat toki publikotan (CBA, turismo bulegoa…) eskuratu ahal izango da.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.