Azken hilabeteetan Juan Wollmer plaza berrurbanizatzeko 125 ekarpen jaso ditu Udalak.
Jendetza gerturatu zen atzo Palmera Montero Gunera.
Joan den urtean Irungo Juan Wollmer plaza berritzeko lanak aurkeztu zirenetik, 100 ekarpen baino gehiago egin dituzte gertuko bizilagunek. Atzo eman zuten ekarpen guztien berri Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra arloko ordezkari Cristina Labordak, Hiritar Parte-hartzeko ordezkari Pedro Alegre eta Luis Uzkanga arkitektoarekin batera.
Iazko bileratik, 125 ekarpen jaso dituzte udalean. Horietatik, 30 haurrentzako zonen ingurukoak izan dira, 16 proiektuaren diseinuarenak, 8 zona berdeei buruzkoak, beste 8 mugikortasunekoak eta 84 aparkalekuei buruzkoak. Hasiera batean, berrurbanizazio planean eremu naturalak, haurrentzako parkeak eta helduentzako eremu bat pentsatu zituzten. Orain, bizilagunen ekarpenak direla eta, haurren parkeko estalkia, kiosko bat, piknik gune berri bat, hainbat iturri berri eta rokodromo bat egingo dute.
Auzoko bizilagunak zoriondu nahi izan ditu Pedro Alegrek, prozesuak “izan duen partaidetza altuarengatik”. Bizilagunek euren auzoko espazioen gainean izan duten interesa nabarmendu nahi izan du. Wollmer plaza berriak 6.000 metro koadroko azalera izango du eta 2017. urtea amaitu baino lehen obrekin hastea aurreikusten dute. Lanentzako 1,2 milioiko aurrekontua dute.
Juan Wollmer plaza berriak izango duen itxura.