Istripua izan da Letxunborro etorbidean

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Letxunborroko etorbidean kotxe eta autobus baten arteko talka izan da gaur goizean.

Istripuaren irudia. Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak.

Letxunborro etorbidean istripua izan da gaur goizean. 09:30ak inguruan, kotxe baten eta Behobia eta eskualdeko ospitalearen arteko ibilbidea egiten duen autobus urbano baten arteko talka izan da. Irudian ikusi daitekeenez, kotxeak atzetik jo du autobusa. Talkaren ondorioz, eta Irungo Udalak Jakinarazi duenez, autobuseko bi erabiltzaile Bidasoko Ospitalera eraman dituzte. Gainera, kotxeko gidaria Donostiako Ospitalera eraman dute. Oraindik istripuaren kausa zein izan den ez da ezaguna.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.