Irungo Gure Esku Dago-k 2018an hirian egingo duen herri galdeketaren harira, hilaren 21erako, moto irteeraz gain, egitarau zabala antolatu du.

Apirilaren 1ean aurkeztu zuen Irungo Gure Esku Dago-k moto irteera.
Irungo Gure Esku Dago-tik jada motorrak berotzen hasi dira. 2018an hirian egingo duten herri galdeketaren harira, datorren asteko iganderako, hilak 21, moto irteeraz gain, egitarau zabala antolatu dute.
Maiatzaren 21ean, Irundik aterata, moto irteera egingo dute Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoa inguruan. Ibilbidean Bera, Hendaia, Urruña, Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Hondarribia zeharkatuko dituzte. 10:00etan emango diote hasiera moto irteerari. Gainera, egunean zehar festa egiteko ekitaldi ugari prestatu dituzte. 10:00etan ere, lehiaketa gastronomikoa antolatu dute, hiriko Bidasoa EKT, Elatzeta, Hazia, Irungo Atsegina, Irungo Euskal Kirolak, Irungo Mendizaleak, Jostailu, Kabigorri, Kurpil Kirolak, Larreaundi Taldea, Miguel Taberna Taldea eta Motor Elkarteen partaidetzarekin. 13:00etan, txapelketaren emaitzak emango dituzte, geroago, Urdanibia plazako txosnan, kozinatutako guztia irundarren eskura salgai jartzeko.
Eguerdian, 12:00etatik 14:00ak bitarte, Burrunba elektrotxaranga giroa alaitzen arituko dira herriko kaleetan barrena. Ondoren, moto irteeraren iristearekin batera, herri bazkaria egingo dute. Arratsaldean, egunean bigarren aldiz, Burrunba elektrotxaranga arituko da, 16:30eattik 18:00etara. 18:00etan egunari agurra egingo diote, 2018ko herri galdeketari begira egindako lehen jardunaldiari.
Eguneko ekitaldietan parte hartu nahi izanez gero,
ekimenaren helbidera idatziz, edota Motorrak Berotzen 2018 eta Gure Esku Dago Irun Facebook orrialdeetan informazio guztia eskuragarri dago.