Datorren larunbatean, hilak 13, 2016ean jaiotako haurren familiek gorosti bana jasoko dute.

Irungo Udalean aurkeztu dute gaur larunbateko gorosti eta ipuin banaketa.
Datorren larunbatean, hilak 13, 2016ean jaiotako haurren familiek gorosti bana jasoko dute. Irungo Udalak antolatutako ekitaldia udaletxeko arkupetan egingo dute.
Gaur aurkeztu du Miguel Angel Paez Garapen Jasangarriko ordezkariak larunbateko programa . ‘Gorosti bat, elkarrekin hazteko’ ekitaldia 2016ean jaiotako haurrei gorosti eta ipuin baten banaketan oinarritzen da, hiriak azken urteetan egin dituen zuhaitzen landaketaren harira sortutakoa. 354 haurrek gorostia eta ipuina jasoko dutela aurreikusten dute Udaletik. Zazpi talde ezberdinetan banatuko dituzte haurrak, taldeka jasotzen joateko. 10:30etatik 13:30ak bitarte egingo dute banaketa. Gorostia eta ipuina jaso ondoren,
photocall batean argazkiak ateratzeko aukera izango da.