Datorren igandean, hilak 14, Abesbatzen Eguna egingo dute Amaia Kultur Zentroan.

Larreaundi Abesbatza, iazko saio batean.
Datorren igandean, hilak 14, Abesbatzen Eguna egingo dute Irunen. Amaia Kultur Zentroan, 18:30etatik aurrera, hiriko hainbat musika elkartek euren koro saioa eskainiko dute.
Aurtengo Abesbatzen Egunerako, Ametsa Txiki eta Txiki-txikiak, Ametsa Gazte, Betiko Ametsa Koroa, Ametsa Koroa, Bidasoaldekoak Koroa, Kolore Koroa, Larreundi Koroa, Argoiak Koroa, Albada Koroa, Nayade Abesbatza eta Atzokoak Abesbatzak hiru musika lan eskainiko dituzte. Aurtengo ekitaldirako 300 abeslari inguruk parte hartuko dutela aurreikusten dute antolakuntzatik.
Abesbatzen Egunerako sarrera, gonbidapen bidez, doakoa da. Saioa hasi aurreko orduan gonbidapenak eskuratzeko aukera izango dute, Amaia Kultur Zentroko takiletan.