Nazioarteko gastronomia turismoan adituak, Bidasoan

Gastronomiak turismoari ateak zabaltzen dizkio. Turismoa eta gastronomia lotzen dituen foroa egiten ari dira Donostian, handik bisitariak iritsi dira.

turimsoa.hondarribia

Turismo adituak, katamaranean.

Donostian ari dira egiten egunotan Gastronomia Turismoaren III. Nazioarteko Foroa. Bertan parte hartzen ari diren adituek Donostia inguruko herriak bisitatzen ari dira, tartean, Bidasokoak. Gaur izan dira bertan, Bidasoko baliabideak lehen lerrotik ezagutzen. Besteak beste, Kenia, Ghana, Argentina, Tailandia, Japonia edo Andorrako adituak izan dira Irunen eta Hondarribian. Eta noski, bertakoek harrera beroa egin diete: katamaranean zeharkaldia egin dute Txingudi badiatik, eta noski, gastronomiak tartea izan du: Hondarribiko Gran Soleko Mikel Muñozek, eta Irungo Danakoko David Rodriguezek showcooking saioa egin dute, bisitariei pintxoak nola egiten diren zuzenean erakutsi, eta ondoren dastatzeko. Ola sagardotegiko sagardoen dastaketa ere egin dute. Foroak turismo gastronomikoan nazioarteko erreferente direnak bildu ditu. Turismo horren zentzuzko garapena, elkartrukea, eta elkar ezagutza izaten ari dira jardunaldien ardatza. Hitzaldiak, bisitak eta lan saioak egiten ari dira horretarako, tartean gaurkoa Bidasoan.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.