Kolapsoa AP-8an: 22 kilometroko ilara (17:20)

Kolapsoa Oarsoaldeko eta Bidasoko bigarren mailako errepideetara zabaltzen ari da. 17:20an AP-8ko ilara 22 kilometrokoa zen.

pilaketa

Pilaketaren irudia, Biriatuko ordainlekuaren inguruan. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza.

15:00etan 15 kilometro, eta 17:00etan, 20 kilometro eta 17:20an 22 kilometro. Batez ere kamioiek sortutako ibilgailu ilara luzeak egiten ari dira AP-8an, Biriatuko ordainlekutik hasita Donostiara, betiere Baionarantz joateko bideetan. Gainera, horren ondorioz, Oarsoaldeko nahiz Bidasoko bigarren mailako errepideak autoz betetzen ari dira, hau da, kolapsoa AP-8an bakarrik ez, bestelako errepideetan ere eman daiteke. Jarraian, Trafiko Zuzendaritza gaiaren gainean Twitter kontuan ematen ari den berehalako informazioa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.