Datorren maiatzaren 13an, Santiagoko skate parkean, bosgarren Skate Eguna egingo dute.

Santiagoko skate parkean izango da aurtengo Skate Eguna.
Datorren maiatzaren 13an, Irungo skate parkean, bosgarren Skate Eguna egingo dute. Gazteriako zinegotzia Josune Gomez, HS2ko Iñaki Navascues arduradunarekin batera, GazteArtean programaren barruan egindako ekimena aurkeztu dute gaur goizean.
“Skatea bezalako kirolak Irun bezalako hiri batean bere tokia baduela” uste du Nacascuesek, eta horregatik, “ume, gazte eta heldu guzientzat” zuzendutako lehiaketa antolatu dute Irungo Santiagoko skate parkean. Txapelketa 16:30etatik 19:00 bitarte izango da. HS2 taldeko hiru
rider profesionalek epaimahai lanak egingo dituzte eta irabazleek jasoko duten saria skaterako materiala izango da.
Parte hartu nahi duten guztiek egunean bertan skate parkera azaldu beharko dute, 10, 14 eta 18 urte azpiko edo Open kategoriatan izena emateko. 16:00etatik 16:20ak arte izango dute epea parte hartzaileek lehiaketan apuntatzeko. Lehiaketaz gain, patinatzeko une libreak ere izango dituzte skate zale guztiek.