Ikurrina eta pankarta baten lapurreta salatu dute Laurreaundiko bizilagunek

Pasa den larunbat gaueko ordu txikitan, Larreaundiko jaiei ongi etorria emateko ipinitako ikurrina kendu zutela salatu dute bizilagunek.

Argazkia: Angula Berria.

Pasa den larunbat gaueko ordu txikitan, apirilaren 30ean, Larreaundiko  jaiei ongi etorria emateko ipinitako ikurrina kendu zutela salatu dute bizilagunek. Gainera, Askapena antolakunde internazionalistak kokatutako pankarta bat ere desagertu dela denuntziatu dute Larreaundi auzoko irundarrek. Bizilagunek beste ikurrina eta pankarta berberaren kokapenarekin erantzun zioten desagertzeari. Informazio osagarria Angula Berria komunikazio eta informazio proiektu autogestionatuaren webgunean eskuragarri dago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.