Sekulakoa antolatu du gaurko Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeak. Greziako Katsikaseko errefuxiatuen eremuan daudenak lagundu asmoz, zozketa erraldoia antolatu zuten, eta gaur izan da sariak banatzeko eguna. Baina eguna ez da zozketa hutsera mugatu: Hondarribia jaia izan da, zozketa aitzaki, kaleetan giro eder eta konprometitua gailenduz. Eguraldi ederrak bat egin du jaiarekin. Hori bai, zozketako zenbaki saridunak herritarrek, banan-banan, atera dituzte.
Eta gaur, guztia ondo joan zedin boluntario lana egin duten guztiek (taldeko kideak, musikariak, dantzariak, abeslariak, artistak…), hankak eta eskuak Hondarribian lanean izan arren, burua eta bihotza Grezian, Katsikasen, izan dituzte. Baina ez gaur bakarrik, aurretik ere, bai zozketako txartelak saltzen, opariak lortzen, edo antolatu diren erakusketetarako behar zen oro lotzen, berdina egin dute: gorputza herrian, gogoa errefuxiatuen gunean.
Ondokoa, goizean zehar izan diren ekitaldi batzuen bideoa da.
17.345 zenbakiren artean —salgai jarritako den-denak– 386 opari banatu dituzte gaur. Denak hiriko denda, jatetxe, ostalaritza gune eta artistek emandakoak izan dira. Irabazleen zerrenda taldearen Facebook atarian jarriko dute aurki. Kulturaz eta kale giroaz betetako goiz eta eguerdiaren ondoren, ehunka lagun bildu dira Ardora jatetxean bazkarira, Hondarribiko sukaldari ezagunek prestatutakoa, eta bertako jatetxeetako langileek zerbitzatutakoa: den-denak boluntario bezala, musu-truk, aritu dira lanean.
Eguneko musikaren eta kale giroaren atzean, zarata bat. Zerrarena. Izan ere, atzo ehunka haur eta helduk mural erraldoia egin zuten Madalen plazan, kolorez eta mezuz betetakoa, den-denak harresiak eta aurreiritziak haustearen aldekoak. Murala zati txikitan, zerrarekin, moztu dute gaur, salgai jartzeko egur zati bakoitza, harresiak hausteko elkartasun oroigarri gisara.
Ondokoak goizeko hainbat argazki dira.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.