'Lunaticus circus' antzezlana, igandean Amaia Kultur Zentroan

Datorren igandean, hilak 23, 'Teatro Paraiso' antzerki taldeak euskaraz egindako 'Lunaticus circus' espektakulua aurkeztuko dute.

Antzezlanak Anton, Piru eta Nico eskaleek zirku karabana batean bizitutako historia kontatzen du.

Datorren igandean, hilak 23, Teatro Paraiso antzerki taldeak euskaraz egindako ‘Lunaticus circus’ espektakulua aurkeztuko dute. Irungo Amaia Kultur Zentroan izango da, 17:ooetatik aurrera. Antzezlana janari, lan eta etxerik gabe bizi diren Anton, Piru eta Nico eskaleen inguruko historia da. Patuak zirku karabana zahar batean elkartuko ditu hiruak, norabiderik gabeko aukera bilaketa horretan. Ramon Molins eta Tomas Fernandez Alonsoren zuzendaritzapean egindakoa antzerki lana da eta Aitor de Kintana, Oscar Alvarez eta Mikel Ibañez aktoreek hiru pertsonai horien bizitza irudikatuko dute. Espektakuluak ordu osoko iraupena izango du. Dagoeneko sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan eta interneten. Igandean bertan ere Amaia Kultur Zentroan eskuratzeko aukera egongo da, beti ere iganderako sarrera guztiak saldu ez badira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.