Pasa den astean Dunboa-Eguzki Irungo taldeak prestatutako XXXV. Ciudad de Irun futbol txapelketa egin zen San Jose Obrero futbol zelaian.
Beti Ona taldeak irabazi zuen 2008an jaiotako benjaminen kategoriako txapelketa.
Pasa den astean Dunboa-Eguzki Irungo taldeak prestatutako XXXV. Irun Hiria futbol txapelketa egin zen San Jose Obrero futbol zelaian. Hilaren 14, 15 eta 16 bitarte jokatutako txapelketan hiru kategoria ezberdinetan banatu zituzten taldeak: 2006ean jaiotako alebinak, 2007an jaiotako benjaminak eta 2008ko benjaminak.
2006an jaiotako haurren kategorian Dunboa-Eguzkik irabazi zuen ostiralean finala Donostiako Antiguokoren aurka. Berdindutako partida ostean (1-1), markagailua irauli egin zuten irundarrek penaltietan, garaipena eskuratuz.
Larunbatean, 2007ean jaiotako benjaminen kategorian, berriz, Antiguokok eskuratu zuen torneoa, Comillasen aurka 1-0 irabazi ondoren.
Igandean jokatutako 2008ko benjamin kategoriako finalean ere Antiguoko izan zen. Errenteria-Oreretako Beti Ona taldearen aurka jokatu zuten finala, baina oraingoan Errenteriara eraman zuten lehen saria Beti Onakoek, Donostiako taldea gailenduz, 0-1 markagailuarekin.
Aurtengo torneoan guztira hamasei talde aritu dira lehian: Dunboa-Eguzki, Real Sociedad, Eibar, Antiguoko, Comillas, Txantrea, Tolosa, Real Union, Baskonia, Hondarribia, Beti Ona, Mariño, Trintxerpe, Baztan eta Behobia.