Apiriletik aurrera, Bidasoako ardo eta gastronomiari bultzada emateko helburuarekin, bi argitalpen berri kaleratu dituzte.

Ardo eta gastronomiari buruzko bi argitalpenek produktu mordoa dastatzeko aukera emango dute apiriletik aurrera.
Apiriletik aurrera, Bidasoako ardo eta gastronomiari bultzada emateko helburuarekin, bi argitalpen berri kaleratu dituzte. Bidasoa Bizirik eta Basquetour-ekin batera egiten den Euskadi Gastronomikoa Produktu Kluben promozioaren baitan sortutakoa da, eta esperientzia ezberdinak eskainiko dituzte hurrengo hilabeteetan eskualdean.
Bi argitalpenak euskarri ezberdinetan aurkeztu dituzte. Alde batetik, liburuxka formatua erabili dute. 3.000 liburuxka argitaratu dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz, 15 ardo eta gastronomia esperientziekin. Bestalde, 3.000 postal egin dituzte, datorren hiruhilekoko esperientzien informazio guztiarekin. Bi argitalpenak azoka, turismo bulego, hotel eta Hondarribiko eta Irungo beste establezimendu batzuetan jarriko dituzte herritarren eskura.
Gainera, Hondarribiko eta Irungo Pintxoen Gida eguneratu berri dute. Gidan, Bidasoako pintxo taberna bakoitzeko pintxo baten argazki eta informazioa eskuragarri dago. Eguneraketa horretan, beste bost taberna berri gehitu dituzte. Jada 7.500 ale argitaratu dira, gaztelania, ingelesez, frantsesez eta euskaraz. Azken datuen arabera, egun, 2.000 pertsona baino gehiagok egiten dute lan ostalaritza sektorean Bidasoan. 50 ostatu aurki daitezke eskualdean, 2.500 plaza baino gehiagorekin.