James Armstrong gitarrista kaliforniarrak kontzertu solidarioa joko du Irunen datorren apirilaren 28an.
San Ignacio de Moxos-eko musika eskolara zuzenduko da lortutako diru guztia.
James Armstrong gitarrista kaliforniarrak kontzertu solidarioa joko du Irunen datorren apirilaren 28an. ‘Kultura solidarioa’ izenpean egingo duten musika zikloaren lehenengo kontzertua izango da, Amaia Kultur Zentroan. Lortutako dirua Taupadak GKE-ari emango zaio.
Juncal Eizagirre Kultura saileko ordezkaria, Taupadak GKE-aren zuzendaria Fernando de la Hera eta Carlos Malles Hondarribiko Blues Festibalaren zuzendariak aurkeztu dute gaur James Armstrong-en kontzertua. Musikaria euskal White Towels Blues Band blues elektriko taldearekin arituko da. Armstrong, mundu osotik ibili ostean, bere azken lana aurkeztera dator Bidasoara. Lehen aldiz Euskal Herria zapalduko du kaliforniarrak, bere azken
Guitar angels lana euskal zaleei erakusteko.
Musika saioaren diru-bilketa, atzetik datorren Taupadak GKE-aren proiektu batera zuzenduko da. San Ignacio de Moxos Amazonia boliviarraren musika eskola proiektuarentzako izango da lortutako diru guztia. Proiektua 4-6 urte bitarteko gazteek musikaren balioekin formazioa jasotzeko helburuarekin sortu da.
Kontzertuaren sarrerak jada salgai daude Turismo Bulegoan eta
interneten, 10 euroko prezioan. Musika saioa 20:00etan hasiko da, Amaia Kultur Zentroan.