Datorren apirilaren 4ean 20. Korrikak Irungo kaleak zeharkatuko ditu. Bertan, hiriko ehunka partaideez gain, Udala ere han izango da.
Aurtengo Korrikak ehunka pertsonez beteko ditu Irungo leku esanguratsuenak.
Datorren apirilaren 4ean 20. Korrikak Irungo kaleak zeharkatuko ditu. Bertan, hiriko ehunka partaideez gain, Udala ere izango da. Euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko erabakia hartu dute udaletxetik eta aurtengo aldarrikapen lasterketako kilometro bat eskuratu du dagoeneko.
1.185 zenbakia duen kilometroa da Udalak erositakoa, Laliren Kioskotik, Nafarroako ibilbideko Avia gasolindegia pasa eta autobus geltokiraino, Euskara arloko Josune Gomez ordezkariak esan duenez. Korrika hurrengo asteartean sartuko da Irunen, 13:59etan, gutxi gorabehera. Hiriko Andrearriaga kalea, Elizatxo Hiribidea, Gipuzkoa hiribidea, Colon pasealekua, Nafarroa hiribidea edo Beraranzko bideak zeharkatuko ditu eguerdian.
Bestalde, ostegunean, apirilaren 6ean, Korrika txikia egingo dute, 10:30etatik aurrera. Jada prest daude irundarrak euskararen aldeko lasterketarako.