Ficoba haurren gaiak erakutsi eta salduko dituzten 30 erakusketariren egoitza izango da asteburuan. Bigarrenez egingo dute Haurren Azoka.
Postuez gain, jarduera osagarriak daude azokan.
Haur txikiak dituzten familiei begira, bigarrenez egingo dute Irungo Ficoba erakustazokan Gipuzkoako Txikien Azoka. Bihartik igandera arte 30 erakusketariren gaiak ikusi eta erosteko aukera egongo da. 0-12 adin tartekoentzako eskaintza dute erakusketari horiek, arropatik hasita, osagai, haurren aulki, aseguru,altzari edo jokoetara, beste askoren artean.
Azoka ez da mugatuko salerosketara. Izan ere, tailerrak, hitzaldiak eta bestelako ekintzak jasoko ditu Ficobak asteburuan erakusketarien eskaintzaren osagarri izateko. Gainera, zozketak eta opariak ere izango direla adierazi dute Ficobak eta Sofeven enpresak (azokaren antolatzailea da, Ficobaren laguntzarekin).
Dena dela, informazio gehiago nahi duenak,
azokaren webgunera sartzea besterik ez du.
Azokara sartzeko sarrera ordaindu behar dute 12 urtetik gorakoek, bi eurokoa. Ordutegiak, honakoak:
- Bihar (ostirala), 16:30etik 20:30era.
- Larunbata eta igandea: 11:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 20:30era.