Bilera irekia egingo dute Hondarribiko Kultur Etxean, orain artekoa aztertu eta aurrera begira zeintzuk urrats eman eztabaidatzeko.
Hondarribiko eta Irungo bizikleta erabiltzaileak biltzen dituen Balazta Plataformak bilera irekia egingo du bihar, hilak 29, Hondarribiko Kultur Etxeko 103 aretoan, 19:00etatik aurrera. Hiru gai landuko dituzte: orain arteko ibilbidea aztertzea, plataforma elkarte bilakatzeko proposamena, eta hurrengo hilabeteetarako plaza zehaztea.
Urtebete inguru pasa da Balazta sortu denetik eta plataformaren aurkezpenean adierazitako kezketan aurrera pausu gutxi izan dira. Besteak beste, Irun eta Hondarribia arteko Mendeluko lotura hobetzea eskatzen du Bidasoko Bizikletaren Aldeko Plataformak.
Uztailean aurkeztu zuten Balazta, baina hilabete batzuk lehenago hasi ziren lanean