Bidasoa Bizirik-ek Turislan sektore turistikoko Enplegu Azokan parte hartuko du datorren astelehen eta asteartean.
Iazko Enplegu Azokara 700 pertsona inguru gerturatu ziren.
Bidasoa Bizirik-ek Turislan sektore turistikoko Enplegu Azokan parte hartuko du datorren astelehen eta asteartean. Ficoban egingo den azoka Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du, eta sektore turistikoa profesionalizatzea du helburu.
Turislan lan bila ari diren horiei zuzendua dago bereziki, baina jendeak izan ditzakeen dudak argitu edo orientazio lanak egiteko ere lanean aritzen dira. Azokan 47 enpresa bilduko ditu plataformak, eta jendeak curriculuma eskura emateko aukera izango dute. Gainera, lan munduaren inguruko tailer eta hitzaldi sorta bat prestatu dute azokarako.
Egoera horretan, Bidasoa Bizirik-ek lan eskaintza eta eskarien arteko bitartekari lanak egin ditu. Aipatutako 47 enpresetatik, 17 Bidasoa Bizirik-en bidez izango dira bertan. Orain arte 36 lan eskaintza eman dituzte, 158 lan posturekin eta 1058 CV jaso dituzte. Enplegu Azoka zortzigarren aldiz prestatu du Bidasoa Bizirik-ek.
Azoka martxoaren 27an izango da, 9:30-14:00 eta 15:30-17:30 bitarte, eta martxoaren 28an, 9:30etatik 14:0oetara.