Datorren ostiralean, hilak 30, Irun Ekintzan Sariak banatuko dituzte Ficoban, eta Pepper robota han izango da.
Iazko Irun Ekintzan Sarien saioetako bat.
Datorren ostiralean, hilak 30, Irun Ekintzan Sariak banatuko dituzte Ficoban. Sariak hiriko enpresa eta ekintzaileei euren lana saritzeko ekimena da. Aurtengoari azken orduko gonbidatu bat gehitu zaio: Pepper robota. Robotak aurkezle lanak egingo ditu Ylenia Benito kazetariarekin batera.
Pepper robot humanoidea izango da ostiralean Ficoban. Abesteko, dantzatzeko, argazkiak ateratzeko eta jendearekin elkarrizketa sakonak izateko ahalmena duen robota da Pepper. 28kg-ko pixua du, 1,2 m-ko altuera eta hiru gurpileko sistema batek mugitzen du. Aurreko aldean ukimen-pantaila bat eta bi HD kamara, lau mikrofono, mugimendu sentsoreak eta giroskopio batez osatuta dago.
Irun Ekintzan Sariak 19:00etan hasiko dira. Iazko edizioan ez bezala, aurtengoan hiru finalista daude. Irabazleak martxoaren 30ean aukeratuko dituzte.